Nor garen

Hegonafarrera.eus webgunean urtez urte Aitor Aranak egin dituen  hiztegiak jartzen joango gara herritarrengana errazago heltzeko eta horrela gure altxor preziatu hau ez galtzeko. Beraz, eskerrak eman behar zaizkio Aitorri bide interesgarri hau gauzatzeagatik eta ikusten ez zen Nafarroako euskara erdigunean jartzeagatik, eremu hauetan orain urte asko hitz egiteari utzi zitzaiolako.

Aitorrek hegonafarrera jasotzeko hiztegiak eta libururen bat egiteari 2004. urtean ekin zion. Horretarako arrazoi nagusia hauxe izan zen: gaur egun ibar horietan bizi diren euskaldunek bertako euskara nolakoa izan zen jakitea eta, nahi izanez gero, berreskuratzeko aukera izatea.

Horrez gain zenbait herritan egin dituzten beste hiztegi batzuek ere sarbidea izango dute.

Ekimen honetan Euskalkien Lagunak eta Iberba Euskera Zerbitzuak laguntza eman dute. Berbategia.eus abian jarri dute eta, horren bidez, herriz herri jasotako aberastasun terminologikoa biltzen ari dira. Dagoeneko 34 hiztegi eta 110.000 erregistro baino gehiago bildu dituzte bertan.

Hegonafarrera.eus egiteko laguntza eman duten udalei gure esker ona adierazi nahi diegu.