Aitor Aranak, hiztegi hauek egiteko, nagusiki lau iturri erabili ditu: ibar bakoitzeko idazleen lanak (daudenean), L. L. Bonaparteren lanak, XIX. mendeko izkribuak, toponimia, eta tokian tokiko gazteleraz geratu diren euskarazko hitzak.
Ibar hauetako testu gehienak erlijiosoak dira, bertako euskaldunei zuzendutako sermoiak eta dotrinak direlako gehienetan. XX. mendeko egileen lanak ere kontuan izan dira: D. Intza, R. M. Azkue, K. Mitxelena, K. Artola eta abarrenak. Hiztegi guztietan iturri bakoitza zehatz azalduta dago.